Zelanda Berriko errugbi selekzioa mundu mailako talde onenen artean dugu eta 2011ko rankinaren arabera 1.a da. Historian zehar bildutako datu guztiak kontuan hartuta, inoizko selekziorik onena dela ondorioztatu dezakegu. 1903tik "All Blacks"-ek jokatu dituzten partida guztien %75a irabazi dute. Haka izeneko maori dantza egiten dute partidak hasi baino lehen.